Kordoa landa etxea Erratzun, Nafarroan

6 edo 12 lagunentzako landa etxea Baztango haranean

 

Kordoa Landa Etxea, XV.mende bukaerako baserri tradizionala da, 1992.urtean berritua izan zena.

Baztan bailarako Erratzu herrian kokatua dago. Kordoako Landa Etxea berritua izan da, jatorrizko xarma mantenduz eta teknologia berriak sartuz. Etxea, Erratzutik kilometro batera dago eta bertara kotxez edo oinez joan daiteke; gaztain eta haritzez inguraturiko bide zahar batetik iristen ahal da.

Etxea, Baztango arkitekturaren eredua da, non harri gorria eta egurra elkartzen diren, atseden eta aisirako inguru zoragarria eskeiniz.

Gela guztiak desberdinak dira eta hauetako bakoitza gozotasunez egokitua eta zaindua da, zure egonaldia erosoa izan dadin.

Logelak

6 logela desberdinez osatutako etxea da. Logela bakoitza berezia eta gozotasunez zaindua. Logela guztietako leihoetatik baztango inguruneaz gozatu daiteke. Hauetako bakoitzetik inguruko mendiak ikusi daitezke.

Sukaldea eta egongela

Logela guztiek espazio komunetara sarbidea dute.

Barbakoa

Aire librean otordu paregabeak egiteko aukera eskeintzen da.

Bizikleta Txokoa

Bizikleteroak ongi etorriak zarete. Zure bizikleta gorde eta konpondu dezakegu

Gosariak

Josefinak eskaintzen dituen gosariak bertako produktuekin osaturik daude. Dastatu nahi?

Jolas Txokoa

Belardian eta parkean aske jolasteko txokoa dago. Gozatu!

Lasaitasun Gunea

Belardian inguruko lasaitasunaz gozatzeko aukera paregabea dago. Arnasa hartu eta erlaxatu.

Kordoa Ezaugarriak

Ostatua: Landetxea
Situación A las afueras del pueblo
Capacidad 12 + 1 Pax
Alquiler Habitaciones/Completa
Mascotas Consultar

Gure behaketak

Etxe osoa jabeengandik independentea den beheko solairuan dago, oztopo arkitektonikorik gabe, ezindu fisikoentzako egokia, ohe gehigarri bat jartzeko aukera eta sehaska bat.

Imajinatzen al duzu hemen egotea?

Antolatu zure ihesaldia

  Tarifak
Asteburuan 12 lagun 580€
Logela bikoitza komunarekin 50€
Behin-behineko ohea 10€
Gosaria 5€

 

ZERBITZUAK

Sukalde + egongela
Terraza
Kulunkak
Barbakoa
Bizikletentzako Txokoa
WIFI
Animaliak (kontsultatu)

Alokairu osoa egiteko aukera, datak egiaztatu.

Non gaude?

Erratzun (Nafarroa)

GPS: Latitudea: 43.18310 - Luzera: -1.47050


Nola lortu

Etxea Erratzu herria baino 1,5 km lehenago dago Bozate auzoaren amaieran Erratzu aldera non ezkerrean zubi bat dagoen, 30 metrora Kordoa etxea dago.

  

Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios analizando sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Acepto Más información